Elena Aizpuruaren gaitasuna eta Joxe Mari Mitxelena sukaldariaren esperientziarekin garaturiko sukaldaritzak, gusturik zorrotzenekoei aho zabalik uzteko ahalmena dauka.
Lehengai bikainak eta elaboraziorik zainduena.
Oso kutsu bereziko platerak.
Mimoa plater bakoitzean.
Joxe Mari Mitxelenaren ukitua.
Joxe Mari Mitxelena maisuaren sukaldaritza, gure baratze eta baserrietatik zein Kantauri itsasotik datorren lehengai onenaren gaineko gutxieneko maneiuan oinarritzen da, produktuaren zaporea ahalik eta gehien nabarmenduz.
Gure betiko zaporeak
Berrikuntza eta tradizioa, txanpon bereko 2 aurpegiak.
Euskal sukaldaritza tradizionalaren sustrai sakonak eta autorearen berrikuntza freskoak, nortasun handiko eskaintza aberatsean uztartzen dira.
Erreki paregabeak.
Txingarretan erretako haragi eta arrainak.
Parrila, Gure Txokoaren sukaldaritzan oinarrizko baliabidea da, bertan Kantauri itsasoko arrainik eta itsaskirik freskoenak eta gure baserrietako haragirik eta barazkirik onenak egiten baitira.
Ezagutzen gaituenak gomendatzen du.
Kritikak babesten gaitu.
Gure Txokoa jatetxearen ospea sukaldaritza mailan dauden gida garrantzitsuenek elikatzen dute. Gainera, Eneko Atxa sukaldari handia bezalakoek ere, Gure Txokoa erreferentziazko sukaldaritzaren tenplu gisa goraipatzen dute.